Turislan 2017ko martxoaren 27 eta 28an ospatu zen eta oso harrera ona eduki zuen sektorearen aldetik:
“Zifra horiek hazkunde eta etorkizun handiko helmuga bihurtzen dute Gipuzkoa turismo arloan, eta horri esker, lan bila ari diren pertsonentzako aukera handi bat ere bada. Sektore hori lurraldearen garapen ekonomikorako motore garrantzitsuenetakoa da, aberastasuna sortzen ari da, eta ikusi dugunez, enplegua ere bai. Guztiok, administrazioak, eskualdeek zein enpresek ahalegin handia egin behar dugu sektore turistikoen kalitate adierazleak hobetzeko, eta horretarako enpleguaren kalitatearen eta sektorearen profesionalizazioaren aldeko apustua egin behar dugu. Espero dut azoka hau bietarako baliagarri izatea”, adierazi du Itxasok.